XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bizi-bizi arrankatu zuen Paulak.
- Heldu ondo
Bere kazadorari heldu nion bizkarretik behatz muturrekin, baina kurba bihurri baten ondoren, lotsa pixka bat ematen bazidan ere, gerria inguratu nion bi besoekin; nire bularra bere bizkarraren kontra neukan jarrita, baina nire burua bere kaskoari itsatsita, eta hori ez da oso erromantikoa ere.
Kaskotik zehar entzun nion nire helbidea galdetzen.
Eman nion eta laster iritsi ginen.
- Zer: beldurrik pasa al duzu?
- Ez, keba
Asko ez, baina bai pixka bat: ohiturarik ez neukan motoan ibiltzen, eta gainera ilun zegoen, eta gainera hotz egiten zuen.
Eta hala ere, beste buelta baterako gonbitea egin balit, seguru nago baietz esango niola.
Ez zidan halako gonbiterik egin ordea:
- Nor zen motoz ekarri zaituen mutil hori?
- Eskolako lagun bat